Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Igoera faseko partida izango dute Gorka Altunaren mutilek Amara Berriren aurka 15:30ean

2022·01·26


Intxurreko futbol taldeen bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean gizonezkoen erregional mailako taldeak Amara Berriren aurka jokatuko du larunbatean 15:30ean. Alegiarrek 5 eta 1 galdu zuten igandean Elgoibarren eta seigarrenak dira hiru punturekin. Aurkaria hirugarren dago sei punturekin.

Beste taldeak etxetik kanpo ariko dira. Gorengo mailako neskek kopako partida izango dute Usurbil liderraren zelaian larunbatean 17:45ean. Azken partidan 1 eta 7 galdu zuten Leintz Aloñaren aurka Intxurrekoek eta lehendabiziko puntuak pilatzen saiatuko dira. Jubenil mutilek ere kopako hitzordua izango dute. Urnietan ariko dira larunbatean 16:00etan. Alegiarrak multzoko lidertzan dira Billabonari 3 eta 1 irabazita eta bolada onari segida ematen ahaleginduko dira. Antzeko egoeran da gizonezkoen kadete mailako taldea ere. Igoera fasean garaipen berri bat lortu zuten Zumaiakoren aurka 3 eta 0. Zazpi punturekin lehen postuan dira eta zortzigarren dagoen Astigarragako Mundarroren aurkakoa izango dute larunbnatean 10:00etan.

Infantilak lehiara itzuliko dira eskola kirola baimendu ostean. Mutilek larunbatean 11:00etan Ordiziaren aurka jokatuko dute etxean eta neskek atsedena izango dute.