2022·01·28
Alegiako Udaleko gizarte zerbitzuek zabaldu dute 2022ko IMSERSOKO bainuetxe programan izena emateko epea. 2022ko irailetik abendura bitartean joan ahal izateko eman behar da izena orain eta maiatzera bitartean zabalik egongo da epe hori. Programa horretan parte hartu nahi dutenek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
-Gizarte Segurantzako Sistemaren jubilazio edo elbarritasun pentsioduna izatea.
-55 urte edo gehiago izatea eta alarguntasun pentsioduna izatea.
-60 urte edo gehiagoko Gizarte Segurantzako beste kontzeptuengatik pentsioduna edo langabeziko subsidio edo prestazioen jasotzaile izatea.
-65 urte edo gehiagoko Gizarte Segurantzako pentsiodun edo aseguratu izatea.
Interesatuek Udaleko gizarte zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Azken eguna maiatzaren 15a izango da plaza esleipenarekin nahi dutenentzat.
Aldiz, itxarote zerrendan sartu nahi dutenek maiatzaren 14a izango dute izena emateko azken eguna otsailetik abuztura bitarteko hilabeteetarako eta urriaren 30a, irailetik abendura bitarteko hilabeteetarako.
Informazio gehiagorako 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu daiteke.