Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Batzordearen bileretara joan eta bertako edukia Alegiako Kultura batzordearekin koordinatzea izango litzateke egin beharrekoa

2022·01·28


Martxoaren 22tik apirilaren 10era bitartean ospatuko da Korrikaren 22. ekitaldia Amurriotik Donostiara ‘Hitzekin’ lemapean. Bada, Tolosaldeko Korrika batzordea martxan jarri da eta euskararen aldeko lasterketaren inguruan eskualde mailan egingo diren ekintzak antolatzen ari da.

Batzorde horretan Alegia ordezkatuko duen pertsona bat behar da. Eskualdeko Korrika batzordeko bileretara joatea eta han landutakoa Alegiako Kultura batzordearekin koordinatzea izango litzateke pertsona horren egitekoa.

Interesatuek Alegiako kultur etxean eskatu dezakete informazio gehiago, bertara joanda, 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta edo kultura@alegia.eus helbidera idatzita.