Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
18:30etik aurrera herrian egiten duten ohiko ibilbidea egingo dute herriko bertsolariek lagunduta

2022·02·01


Otsailaren 4an, ostirala, Txintxarri Abesbatza kaleetan kantari ibiliko da, Agate Deunaren bezperan ohikoa duen moduan. 18:30etik aurrera Larraitz auzotik abiatu eta herri osoko buelta egingo dute, ohiturari jarraituz. Azken urteetan bezala, herriko bertsolariak izango dituzte bidelagun, betiko koplak eta bapatekoak nahastuz.