Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Erregional mutilak eta infantil neskak izango dira partida horietako protagonistak

2022·02·02


Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Erregional mutilek igoera faseko partida izango dute San Marcialen aurka 15:30ean. Iragan asteburuan 2 eta 3 galdu zuen Gorka Altunaren taldeak Amara Berriren aurka eta une honetan bederatzigarrenak dira, larunbateko aurkaria baino puntu bat gehiagorekin. Etxean ariko den beste taldea infantil neskena izango da. Asteburuan atsedena izan ostean, larunbatean 11:00etan Billabonaren aurkakoa izango dute. Alegiarrak zazpigarren postuan daude, aurkariarekin berdinduta.

Bestelakoan, jubenil mutilek kopako partida jokatuko dute Hernanin igandean 18:30ean. Azken partida 1 eta 2 irabazi zuten Urnietan eta multzoko lehen postuan dira hamar punturekin. Kadete mutilak ere bolada ederrean dira. Igoera faseko lau partidak irabazita iritsiko dira igandean 16:00etan Vasconiaren zelaian jokatuko duten lehiara. Astigarragan 0 eta 3 irabazi zuten eta lehen postuan daude hauek ere.

Infatil mutilek 5 eta 1 irabazi zioten Ordiziari. Garaipen horrekin bosgarren postura igo dira eta larunbatean 10:30ean bigarren dagoen Lazkaoren zelaian jokatuko dute. Gorengo mailako neskek azkenik, 1 eta 0 galdu zuten kopan Usurbilen eta asteburuan atsedena izango dute.