Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Asteartean kanpoan musukoa erabiltzeko derrigortasuna indargabetuko du Espainiako gobernuak

2022·02·04


Eusko Jaurlaritzak covid ziurtagiriaren erabilera bertan behera uztea erabaki du. Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ez zuen baimendu ziurtagiriaren erabilera luzatzea eta horren ostean, gaueko aisialdian eta 50 lagun baino gehiagoko edukiera zuten jatetxeetan soilik eskatu zitekeen. Bada, horren aurrean, Jaurlaritzak eremu guztietan bertan behera uztea erabaki du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko agindu baten bidez.

Kanpoan musukoa asteartera bitartean

Espainiako gobernuak kanpoan musukoa erabiltzearen derrigortasuna indargabetuko du asteartean. Neurria onartu eta Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean jarriko da indarrean.