Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Barruan musukoaren derrigorrezko erabilera eta kirol ikuskizunetako edukiera mugak soilik mantenduko dira indarrean

2022·02·11


LABIren aholku batzordeak atzo egin zuen otsailaren 13ra bitartean indarrean diren neurri murriztaileekin zer egin erabakitzeko bilera. Bada, EAEren eskumeneko neurri guztiak eta  osasun larrialdi egoera indargabetuko dira otsailaren 14ko 00:00etatik aurrera. Horrenbestean, Espainiako lurralde arteko osasun batzordeak zehazturiko neurriak soilik egongo dira indarrean:

-Kanpoan egiten diren ekitaldi jendetsuetan eta barruan musukoa derrigorrez erabili beharra.

-Kirol ikuskizunetako edukierak kanpoan %85 eta barruan %75.

Dekretua bihar, larunbatean, argitaratuko da eta otsailaren 14ko 00:00etan jarriko da indarrean. Hemen kontsultatu daiteke.

Musukorik ez eskoletako jolastokietan

Hemendik aurrera eskoletako jolastokietan haurrek ez dute musukoa erabiltzeko derrigortasunik izango. Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailek egindako bileran hartu zuten erabaki hori.