Web edukia bistaratu
Gipuzkoa eta Udaberri txapelketetakoak izango dira, hiru eskuz binakakoak eta bat gomazko paletakoa, 18:30ean hasita
2022·02·15
Udaberri eta Gipuzkoako pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean lau partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:30etik aurrera. Hauxe da zerrenda:
Otsailak 18, ostirala. 18:30ean Elorri pilotalekuan.
Udaberri txapelketa
-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre-Hernani.
-Eskuz binaka jubenil gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.
Gipuzkoako txapelketa
-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Arrasate.
-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Azkoitia.