Web edukia bistaratu
HTML programazioa eta Wordpress plataforma erabiltzen ikasteko izango dira
2022·02·15
KZ Guneak urruneko bi ikastaro eskainiko dizkie erabiltzaileei martxoan. HTML programazioaren ingurukoak ezagutzeko izango da bata eta webguneak egiteko Wordpress plataforma erabiltzen ikasteko bigarrena. Bi ikastaroak martxoaren 14an hasiko dira eta martxoaren 30ean amaitu. Bakoitzak 20 orduko iraupena izango du eta lotura honen bidez eman daiteke izena.