Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Erregional mutilak eta infantil neskak izango dira etxeko partidetako protagonistak

2022·02·16


Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Erregional mutilek igoera faseko lehia izango dute Mariñoren aurka larunbatean 15:30ean. Iragan asteburuan 5 eta 3 galdu zuten Vasconiaren kontra eta bederatzigarrenak dira. Aurkaria seigarren postuan dago. Infantil neskek Goierri Gorri Bren aurka jokatuko dute larunbatean 9:00etan. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean hamarna punturekin. Asteburuan 4 eta 1 galdu zuten alegiarrek Tolosan eta aho zapore txar hori kendu nahiko dute.

Bestelakoan, gorengo mailako neskek 2 eta 5 galdu zuten kopan Euskaldunaren aurka. Seigarrenak dira eta hirugarren dagoen Mutrikuren zelaian jokatuko dute larunbatean 12:00etan. Jubenil mutilek 4 eta 3 irabazi zioten Ordiziari kopan. Lehen postuan jarraitzen dute eta bigarren dagoen Ostadarri egingo diote bisita larunbatean 11:30ean. Kadete mutilek bidean punturik utzi gabe jarraitzen dute. Gure Txokoaren aurka 4 eta 1 irabazi zuten eta larunbatean 11:30ean lidertza defendatuko dute Beasainen zelaian. Azkenik, infantil mutilek 4 eta 1 irabazi zioten Tolosari. Seigarren daude eta hauek ere Beasainen jokatuko dute, larunbatean 9:30ean.