Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
16:30etik 20:30era bitartean eman ahal izango da eta beharra dagoenez, herritarrak odola ematera animatu nahi dira

2022·02·22


Ostiral honetan, otsailak 25, odola emateko aukera izango da Alegian. 16:30etik 20:30era bitartean kultur etxean egongo dira Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko kideak eta beharra dagoenez, herritarrak odola ematera animatu nahi dira. Gogoan izan, data horretan eman ezin dutenek beste edozein egunetan eman dezaketela odol emaileen Donostiako egoitzan.