Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Martxoaren 3an izango da lehen ikastaroa, eta azarora bitarte beste bost eskainiko dira. Nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena

2022·02·18


Eskualdeko enpresetako kudeatzaile nahiz langileak formatzeko ikastaroak antolatuko ditu, beste urte batez, Tolosaldea Garatzenen Enpresen Sailak, Gipuzkoako Bazkundearekin elkarlanean. Aurkeztu berri dute 2022ko programa. Sei ikastaro eskainiko dira guztira, Lehiberri Zentroan.

Martxoaren 3an hasiko da Bezeroen Arretari buruzko ikastaro batekin, eta urtea amaitu arte bost saio gehiago egingo dira, kudeaketako esparru gehiagoren inguruan: komunikazioa, proiektuen kontrola, taldeen kudeaketa, finantzak…

Izen-ematea tolosaldeagaratzen.eus webgunean edo lehiberri@tolosaldea.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke. Nahi beste ikastarotan eman ahal izango da izena.

2022ko programa

Bezero arreta

Martxoak 13, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Javier Garcia

Doakoa

Kostuen kudeaketa

Martxoak 31, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Sergi Bardaji

Doakoa

Nola lortu talde eraginkorrak

Maiatzak 4, 11, 18, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Javier Moreno

Hobetu zure komunikazioa Visual Thinking, eskemak eta bestelako erreminta bisualak erabiliz

Ekainak 2, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Cayetana Arri

Doakoa

Proiektuen kudeaketa

Irailak 27, urriak 4, 11, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Cayetana Arri

Finantzak, finantzan aditu ez direnentzat

Azaroak 10, 09:00-13:00

Lehiberri Zentroa

Hizlaria: Cristina Elola

Doakoa