Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ostegunean eta ostiralean goizez egongo da irekita eta astelehenean eta asteartean itxita

2022·02·21


Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketak izango ditu otsailaren 24tik martxoaren 1era, inauteriak direla eta. Otsailaren 24ean eta 25ean, osteguna eta ostirala, kultur etxea 10:00etatik 13:00era egongo da zabalik. Liburutegiak ere ordutegi horretan eskainiko du zerbitzua. Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean aldiz, astelehena eta asteartea, itxita egongo da. Martxoaren 2an, asteazkena, ohiko ordutegia berreskuratuko da, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.

Gimnasioko erabiltzaileek 8:00etatik 21:00etarako ordutegian erabili ahal izango dute gimnasioa, txartelekin sartuta.

Odola emateko aukera mantentzen da

Otsailaren 25ean odola emateko aukera izango da. Kultur etxearen ordutegiaren aldaketagatik norbaitek pentsa zezakeen bertan behera geratuko zela baina hitzorduari eutsi egiten zaio. Horrenbestean, odola eman nahi dutenek horretarako aukera izango dute 16:30etik 20:10era kultur etxean.