Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bigarren postuan jarraitzen dute lidertzatik hiru puntura eta asteburuan atsedena izango dute

2022·02·21


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Astigarragako Mundarro taldearen aurka. Sailkapeneko bigarren postua zegoen jokoan eta alegiarrek hamabost puntuko aldeaz irabazi zuten, 58 eta 43. Lehen bi laurdenak estuak izan ziren eta atsedenaldira 31 eta 27 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean aldea hamaika puntura eraman zuen Elorri Aldapak eta hor erabaki zen lehia.

Garaipen honekin bigarren postuan jarraitzen dute lidertzatik hiru puntura. Asteburu honetan ez dute partidarik izango eta hurrengoa martxoaren 4an, ostirala, jokatuko dute azken sailkatua den CD Internacionalen kantxan. Elorri Aldapak partida hori irabazten badu, lidertzatik puntu bakarrera jarriko da.