Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ideiaren bat edo ekintzetan parte hartzeko gogoa duten herritarrek 19:00etan dute hitzordua kultur etxean

2022·03·10


2022an Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena betetzen da. Begiristain antzerkiarekin oso lotuta egon zen. Obrak idazteaz gain, Alegiako antzerki taldearen sustatzaile nagusia izan zen. Hain data seinalatuan, herri mailan mendeurren hori ospatzeko ekitaldiak prestatzen hasteko bilera ireki bat egingo da datorren martxoaren 14an, astelehena, 19:00etan kultur etxean.

Bilera horretarako, Begiristainen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ideiaren bat duten edo antolatzen diren ekintzetan parte hartzeko prest dauden herritarrek bertan parte hartzeko deialdia luzatzen zaie. Denen ekarpenak ongi etorriak izango dira.