Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
20:30ean hasiko da partida eta alegiarrak lidertzatik puntu batera jarriko dira irabazte alortzen badute

2022·02·28


Elorri Aldapak ligako partida berri bat jokatuko du ostiralean. CD Internacional taldearen kantxan ariko dira alegiarrak, Donostiako Mons kiroldegian 20:30etatik aurrera. Pasa den asteburuan atsedena izan ostean, sailkapeneko lidertzara hurbiltzeko garaipenaren bila kantxaratuko dira Elorri Aldapakoak. Izan ere, irabazten badute, lidertzatik puntu bakarrera kokatuko dira. Une honetan bigarrenak dira Elorri Aldapakoak 21 punturekin eta CD Internacional bederatzigarrena da 14rekin. Lehen itzulian Alegian jokaturiko partida Elorri Aldapak irabazi zuen 74 eta 41.