Web edukia bistaratu
Atsedenlekuan zehar zazpi mota ezberdineko berrogeita bi zuhaitz landatu dituzte
2022·02·23
Goiz pasa berezia izan dute gaur Aralar Institutuko DBHko lehen mailako ikasleek. Langaurrera igo eta Zuhaitz Eguna ospatu dute. Atsedenlekuaren hasieran dagoen iturriaren segidan zapi mota ezberdineko berrogeita bi zuhaitz landatu dituzte, Alegiatik oinez igo diren berrogeita hamar ikasleek, talde txikitan banatuta. Artelatzak, Arteak, Lizarrak, Basolizarrak, Haritzak, Pagoak eta Kriptomeriak landatu dituzte. Hemendik urte batzutara, beraiek landaturiko zuhaitz horiek atsedenlekuaren itxurari eragingo dioten aldaketaren lekuko izango dira gazte horiek. Landaketa lanak amaitutakoan, hamaiketakoa banatu die Udalak eta ondoren oinez egin dute ikastetxerainoko buelta.