Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kadete eta infantil mailetako mutilen taldeak ariko dira eta bi partidak goizez jokatuko dira

2022·02·23


Intxurreko futbolarien bi partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Kadete mutilek igoera faseko partida izango dute larunbatean 11:30ean Urnietaren aurka. Alegiarrek 0 eta 2 irabazi zuten Beasainen iragan asteburuan eta lidertzan jarraitzen dute 21 punturekin. Urnietan bigarren dago 14 punturekin eta horrenbestean, Intxurrek irabazten badu are eta gehiago zabalduko du bi taldeen arteko tartea. Infantil mutilek berriz kopako ibilia hasiko dute 9:30ean Lazkaoren kontra

Bestelakoan, erregional mutilek Eibartarraken zelaian jokatuko dute larunbatean 17:45ean. Mariñori 4 eta 3 irabazita emaitza bolada onari segida ematen ahaleginduko dira Gorka Altunaren mutilak, sailkapenean beraiek baino bi puntu gehiago dituen taldearen aurka. Infantil neskek lehen faseko azken partida izango dute Aizkorri Goierriren zelaian igandean 9:45ean. Goierri Gorri Bri 5 eta 2 irabazita iritsiko dira sailkapeneko laugarren postuan eta puntu kopuru bera duen aurkariari egingo diote bisita.

Gorengo mailako neskek 5 eta 0 galdu zuten Mutrikun. Seigarrenak dira eta asteburuan ez dute partidarik izango. Jubenil mutilek ere atsedena izango dute. Ostadarren aurka 4 eta 0 galdu ostean, lidertzan jarraitzen dute.