Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gomazko paletako lau eta eskuz binakako bi jokatuko dira 18:05ean hasiko den jaialdian

2022·03·02


Udaberri eta Gipuzkoako pilota txapelketako partidak izango dituzte asteburuan Intxurreko pilotariek. Ostiralean sei partidaz osaturiko jaialdi bat izango da Elorri pilotalekuan 18:05etik aurrera. Jaialdiko laugarrenean, gomazko paletako Intxurreko bi bikoteren arteko finalerdia jokatuko da, Hernaniren aurkako finala jokatzeko txartela lortzeko helburuz. Agirre eta Karrera Iturriotzen eta Muruaren aurka ariko dira. Hemen partiden zerrenda:

Martxoak 4, ostirala. 18:05ean Elorri pilotalekuan.

Udaberri txapelketa

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre 1-Txulobi.

-Gomazko paleta emakumezko jubenilak: Intxurre 2-Hernani.

Gipuzkoako txapelketa

-Eskuz binaka alebinen bigarren maila: Intxurre-Ataun.

Udaberri txapelketa

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre 1- Intxurre 2.

-Eskuz binaka kadeteen lehen maila: Intxurre-Tolosa

Gipuzkoako txapelketa

-Gomazko paleta buruz buru gizonezko nagusien 2. maila: Zabala (Intxurre)-Olasagasti (Lizardi).