Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Erregional mutilak eta gorengo zein infantil mailetako emakumezkoak izango dira etxean ariko direnak

2022·03·02


Intxurreko futbolarien hiru partida jokatuko dira larunbatean Elorri zelaian. Erregional mutilek igoera faseko partida izango dute 15:30ean Lazkaoren aurka. Alegiarrek 1 eta 0 galdu zuten azken partida Eibartarraken aurka eta zortzigarrenak dira, larunbateko aurkaria baino bost puntu gutxiagorekin. Gorengo mailako neskek asteburuan atsedena izan zuten eta kopako partida jokatuko dute Zestoaren aurka larunbatean bertan 18:00etan. Infantil neskek kopako lehen partida jokatuko dute larunbatean 11:00etan Danenaren aurka.

Bestelakoan, jubenil mutilek kopako partida izango dute Euskaldunaren zelaian larunbatean 19:30ean. Asteburuan atsedena izan zuten. Kadete mutilek igoera faseko zortzigarren garaipena lortu zuten Urnietaren aurka 6 eta 0. Lehen postuan jarraitzen dute eta Real Unioni egingo diote bisita larunbatean 12:00etan. Infantil mutilek kopako bigarren partida izango dute larunbatean 9:30ean Beasainen, Lehen jardunaldian bana berdindu zuten Lazkaoren aurka.