Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Emanaldi horretarako sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira martxoaren 7tik aurrera 10 euroko prezioan

2022·03·04


Kimua dantza kolektiboak ‘Generoa’ ikuskizuna eskainiko du martxoaren 11n, ostirala, 22:00etan Elorri pilotalekuan. Dantzaren bidez, gorputzaren mugimenduek gidatuta, hartzen ditugun rolak edo ezartzen dizkigutenak hautemateko parada eskainiko du emanaldiak.

‘Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?’ Dantza ikuskizunean, 7 interprete izango dira taula gainean. Hainbat koreografia interpretatuko dituzte, musikek, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off-eko ahotsek, trantsizioek zein hainbat baliabide materialek ikuskizuna osatuko dutelarik. Tartean dira Larraitz Balerdi eta Izarraitz Larreta alegiarrak.

Emanaldi horretarako sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira martxoaren 7tik aurrera, 10 euroko prezioan. 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara erosi ahal izango dira.