Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bigarren postuan daude eta larunbatean 17:00etan Erroibide AIBren aurka jokatuko dute Elorri pilotalekuan

2022·03·07


Elorri Aldapak garaipen erosoa lortu zuen ostiralean CD Internacionalen kantxan. Alegiarrek 45 eta 69 irabazi zuten sailkapeneko azkenaren aurka. Lehen laurden orekatu baten ostean, bigarrenean alegiarrek 11 eta 24ko partziala egin zuten eta atsedenaldira 12 puntuko aldearekin iritsi ziren. Hirugarren laurdenean aldeari eutsi eta azkenekoan berriz ere nabarmen nagusitu ziren alegiarrak, azken markagailuak erakusten duen 24 puntuko aldea lortu arte.

Hurrengo jardunaldiko partida larunbatean jokatuko dute 17:00etan Elorri pilotalekuan. Erroibide AIB taldea izango dute aurkari. Alegiarrak bigarren postuan daude 23 punturekin eta aurkaria zortzigarren dago 17rekin. Lehen itzuliko partidan alegiarrek 52 eta 49 galdu zuten Irunen jokaturiko partidan.

Hiruko jokoa

Larunbateko partida ikustera hurbiltzen diren zaleek hiruko jokoan parte hartzeko aukera izango dute. Lehen bi laurdenetan izena eman eta zozketan garaile suertatzen denak hiruko jaurtiketa bat egin ahal izango du atsedenaldian. Sartzen badu, zakuan pilaturiko dirua irabaziko du eta jaurtiketa egiteagatik soilik Isastegi sagardotegiak eskainitako produktuak jasoko ditu.