Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Iturriotzek eta Muruak 30 eta 15 irabazi zuten Agirreren eta Karreraren aurkako Intxurreko bikoteen arteko finalerdia

2022·03·08


Gomazko paletan ari diren Intxurreko nagusien mailako emakumeek Udaberri txapelketako finala jokatuko dute ostiralean 19:00etan Elorri pilotalekuan Hernaniren aurka. Iragan ostiralean Intxurreko bi bikoteren arteko finalerdia jokatu zen eta Iturriotzek eta Muruak 30 eta 15 irabazi zieten Agirreri eta Karrerari. Finalean, ligaxkan multzo buru geratu zen Hernaniko bikotea izango dute aurkari. Hori izango da asteburuan Intxurreko pilotariek Alegian jokatuko duten partida bakarra.