Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Eztanda talde feministaren deialdiarekin bat egiten du Udalak eta herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi ditu

2022·03·08


Martxoaren 8an ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin bat eginez, gaur 19:00etan kontzentrazio bat egingo da Alegiako plazan. Eztanda talde feministak egin duen deialdiarekin bat egiten du Udalak eta herritarrak kontzentrazioan parte hartzera animatu nahi ditu. 

Gogoan izan, Eztandak Aste Morea antolatu duela aurten martxoaren 8aren bueltan. Ostegunean Pintxo Pote Morea egingo da eta martxoaren 15ean 'Raketistak Lehen eta Orain' dokumentala eskainiko da zinean 18:30ean eta ondoren herriko palisten testigantzak entzun ahal izango dira,