Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrenaren harira, bere figuraren ingurukoak lantzen ari dira eskolan

2022·03·11


Alegiako Herri Eskolako HHko ikasleek Alegiako zinera bisita bat egin dute gaur goizean. 2022an Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena ospatzen dela eta, antzerkigilearen ingurukoak lantzen ari dira ikasleak eskolan. Gaurkoan Begiristainek sorturiko antzezlanak oholtzaratzen ziren gunea bisitatu dute eta adi entzun dituzte irakasleen azalpenak. Ikasturtean zehar, Begiristainen ingurukoak lantzen jarraituko dute Alegiako Herri Eskolako ikasleek.