Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Iragan larunbatean garaipen erosoa lortu zuten Erroibide AIBren aurka 72 eta 46

2022·03·15


Elorri Aldapa saskibaloi taldeak bere multzoko lidertza izango du jokoan datorren igandean, martxoak 20. Lehen postuan dagoen Easoren kantxan ariko dira Donostian 17:00etatik aurrera eta irabazten badute, sailkapeneko lehen postuan jarriko dira, lehen fasea amaitzeko partida bakarraren faltan. Behin lehen fase hori amaituta, kopa jokatzen hasiko dira alegiarrak.

Iragan larunbatean garaipen erosoa lortu zuten Erroibide AIB talde irundarraren aurka. 72 eta 46 nagusitu ziren alegiarrak, batez ere lehen bi laurdenetan egindako lanari esker. Irundarrak sei jokalarirekin soilik etorri ziren eta atsedenaldi luzera 41 eta 19 aurretik iritsi ziren Elorri Aldapakoak. Hirugarren eta laugarren laurdenetan intentsitatea apur bat jaitsi egin zuten alegiarrek eta hala ere, alde handiarekin irabazi zuten partida.