Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Aratz Irazustabarrena alegiarrarekin osatuko du bikotea Julen Alberdiren eta Jon Erasunen aurka

2022·03·16


Apirilaren 1ean, ostirala, Oinatz Bengoetxearen partida bat ikusteko aukera izango da Alegiako Elorri pilotalekuan Intxurre pilota eskolak antolatuta. Bere ibilbide profesionala amaitu berritan, hainbat partida jokatzen ari da leitzarra eta apirilaren 1ean Alegian ariko da. Aratz Irazustabarrena alegiarra izango du lagun atzeko koadroetan eta Jon Alberdiren eta Jon Erasunen aurka ariko dira. Jaialdiko lehen partida gomazko paletan aritzen diren Intxurreko neskek jokatuko dute. Uxue Olano eta Oneka Karrera Anne Agirreren eta Nagore Muruaren aurka ariko dira 19:00etatik aurrera. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du eta 16 urtetik beherakoek doan sartu ahal izango dute. Iskiñan eta Errotatxon erosi daitezke sarrerak.

Intxurrekoak txapeldun

Iturriotzek eta Muruak osaturiko Intxurreko bikoteak Udaberri txapelketa irabazi zuen ostiralean. Gomazko paletan, emakumezkoen nagusien mailan, Hernaniko Otaegi eta Gutierrezen aurkako finala jokatu zuten Elorri pilotalekuan eta 30 eta 15 irabazi zuten.

Ostiralean txapelketa bereko finalerdia jokatuko du Intxurreko gizonezkoen eskuz binakako kadeteen lehen mailako bikoteak Lazkaoren aurka Elorrin 18:30etik aurrera. Jaialdi berean partida hauek ere jokatuko dira:

-Eskuz binaka alebin gizonezkoen bigarren maila: Intxurre-Aloña Mendi.

-Gomazko paletan banaka gizonezkoen nagusien maila: Zabala (intxurre)-Aranbarri (Ilunpe).