Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
12:10ean ‘Martxa baten lehen notak’ abestia dantzatuko dute plazan, beste herri askorekin aldi berean

2022·03·16


Elkarteen Ikerketa eta Berrikuntza Ekosistema (EIBE) elkarteak antolatuta, ‘Elkar+Ekin’ ekimenaren baitako ekintza bat egingo da martxoaren 20an Euskal Herriko herri askotan. Herrietako dantza taldeek Mikel Laboaren ‘Martxa baten lehen notak’ abestia dantzatuko dute aldi berean, bakoitzak bere herrian, 12:10ean. Bada, Sutarri dantza taldeak ekimenarekin bat egin du eta martxoaren 20an 12:10ean plazan dantzatuko dute.