Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Zortzi urtetik gorako edonork eman dezake izena eta martxoaren 23a izango da azken eguna

2022·03·17


Intxurre Pelota eskolak esku babesak jartzen ikasteko ikastaro bat eskainiko du. Ikastaroa eskainiko den lekua eta datak izena emateko epea itxitakoan jakinaraziko dira eta interesatuek martxoaren 23a baino lehen eman beharko dute izena udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Mezu horretan izen-abizenak, adina, posta elektronikoko helbidea eta harremanetarako telefono bat jarri beharko dira. 8 urtetik gorako edonork hartu dezake parte.

Ikastaroa bi adin taldetan banatuko da. Batetik 8 urtetik (2014an jaiotakoak barne) 12 urte bitartekoen taldea egongo da. Esku babesak jartzeko materiala erakutsiko zaie, babesak jarri aurretik material hori nola prestatu behar den, babes horiek modu orokorrean nola jarri, erabili ostean nola gorde eta berriz nola jarri erakutsiko zaie.

Bigarren adin taldea 12 urtetik gorakoek osatuko dute. Kasu honetan, mina dagoen lekua zehazten erakutsiko da, erabili daitezkeen materialak aztertuko dira eta mina saihesteko takoak prestatzeko era ezberdinak erakutsiko dira.

Ikastaroa doakoa da eta edonork hartu dezake parte. Beñat Urretabizkaia, Iñaki Artola eta Unai Altuna izango dira irakasleak eta informazio gehiago nahi duenak aurrez zehazturiko helbide elektronikora idatzi dezake.