Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ekarpenak egin nahi dituzten herritarrei bertaratzeko edo proposamenak bidaltzeko deia egiten zaie

2022·03·25


Osasun egoeraren ondorioz 2020an eta 2021ean ezin izan zen Alegiako festarik ospatu. Bada, egoerak onera egin eta osasun larrialdi egoera bertan behera geratu den honetan, Alegiako Festa batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du datorren martxoaren 28an, astelehena, 18:30ean kultur etxean.

Bi urtean jairik gabe egon ostean, egitarauari buelta bat ematea da batzordearen helburua, berritasunak sartuz. Horretarako, herritarren zein herriko eragileen ekarpenak eskertuko dira. Martxoaren 28ko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean.

Ekarpenen bat edo proposamenen bat duen norbait baldin badago eta ezin badu bilerara etorri, beste bide batzuk erabiliz ere bidali dezake proposamena. Batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita. Bestetik, Udal webguneko iradokizunen atala erabiliz. Azkenik, jada herritarren eskura den Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioak ere eskaintzen du Udalarekin harremanetan jartzeko aukera.

Herritarrak ekarpenak egitera animatu nahi dira, bi urteren ostean ahalik eta jairik onenak ospatu ahal izateko.