Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Gai ezberdinak landuko dira eta izena emateko KZ Gunearen webgunean sartu behar da

2022·03·21


KZ Guneak urruneko sei ikastaro eskainiko ditu apirilean eta maiatzean zehar. Ikastaro gehienak apirilaren 4an hasiko dira eta maiatzeko lehen astean izango dute amaiera. Bideo edizioa, Libre Office, podcastak, GIMP, Wikiloc eta komunikazio ez presentzialerako tresnak izango dira ikastaro horien gaiak eta iraupen ezberdina izango dute. Izena emateko KZ Gunearen webgunean sartu behar da eta jarraian duzue ikastaroen zerrenda datu guztiekin:

IKASTAROA HASIERA DATA AMAIERA DATA ORDUAK
Ikas ezazu ShotCutekin bideoak ukitzen Apirilak 4 Maiatzak 4 40
Ofimatika aurreratua. Libre Office. Apirilak 4 Maiatzak 4 40
Podcast, sortu zure irrati kanala. Apirilak 4 Maiatzak 4 40
Zure argazkiei eteken handiena atera GIMPekin. Apirilak 4 Maiatzak 4 40
Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. Apirilak 4 Apirilak 20 20
Komunikazio ez presentzialerako tresnak. Apirilak 25 Maiatzak 4 10