Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Martxoaren 30ean biolin eta biolontxelo emanaldia izango da eta apirilaren 5ean eskusoinu kontzertua

2022·03·22


Loatzo musika eskolak instrumentu ezberdinen emanaldiak eskainiko ditu martxoan eta apirilean zehar, Udaberri Musikala zikloaren barruan. Musika eskolak zerbitzua eskaintzen duen herri bakoitzean instrumentu ezberdinen saioak izango dira. Alegian martxoaren 30ean biolin eta biolontxelo emanaldia izango da 18:00etatik aurrera kultur etxean. Apirilaren 5ean berriz eskusoinu kontzertua izango da 18:30ean plazan.