Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Tolosa izango dute aurkari 19:30ean Elorri pilotalekuan hasiko den jaialdiko bigarren partidan

2022·03·23


Intxurre pilota taldeko gizonezkoen eskuz binakako kadeteen lehen mailako bikoteak Udaberri txapelketako finala jokatuko du ostiralean Elorri pilotalekuan. Muruak eta Iturriozek osaturiko bikoteak 22 eta 10 irabazi zuen Lazkaoko bikotearen aurkako finalerdia iragan asteburuan eta ostiralean Tolosako bikotea izango dute aurkari. Jaialdia 19:30ean hasiko da eta lehenengo partida gizonezkoen alebin mailako mutilena izango da. Intxurrek Gure Txeruren aurka jokatuko du.

Berria txapelketan aurrera

Igandean Berria txapelketako atariko kanporaketa jokatu zuten Intxurrekoek. Danok Lagunak taldea izan zuten aurkari eta 2 eta 1 irabazi zuten. Kadete mailakoan Intxurrek 22 eta 1 irabazi zuen, jubeniletakoa 22 eta 10 eta nagusien mailakoan 22 eta 21 irabazi zuten, txapelketa jokatzeko eskubidea lortuz. Hurrengo kanporaketa apirilaren 24an izango dute Zugarralderen aurka.