2022·03·23
Intxurreko futbolariek lau partida jokatuko dituzte asteburuan Elorri zelaian. Erregional mutilek igoera faseko liderra den Elgoibarren bisita jasoko dute larunbatean 15:30ean. Alegiarrek 4 eta 0 galdu zuten iragan asteburuan Lengokoaken zelaian eta zazpigarrenak dira. Gorengo mailako neskek kopako neurketa izango dute igandean 15:30ean, hauek ere euren multzoko lider den Usurbil taldearen aurka. Igandean 6 eta 1 galdu zuten Intxurrekoek Leintz Aloñaren aurka. Jubenil mutilek kopako partida izango dute larunbatean 11:30ean Elorrin Urnietaren aurka. Alegiarrek 1 eta 2 irabazi zuten Billabonan eta bigarren postuan dira liderrarekin berdinduta. Azkenik, infantil mailako neskek Goierri Gorri Dren aurka jokatuko dute kopan larunbatean 9:30ean. Iragan asteburuan 0 eta 3 galdu zuten alegiarrek.
Bestelakoan, kadete mutilek igoera faseko hamaikagarren garaipena lortu zuten 3 eta 0 Bergararen aurka. Lehen postuan jarraitzen dute sendo eta larunbatean 9:30ean Zumaian jokatuko dute. Infantil mutilek 7 eta 0 irabazi zuten Urolaren aurka kopan. Bigarrenak dira eta kadeteen egun eta ordu berean, larunbatean 9:30ean Ordizian jokatuko dute.