Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ikaztegieta aldetik helduko da eta dantza emanaldia, zahagiardoa eta kontzertuak antolatu dira eguna girotzeko

2022·04·06


Korrika 22 ostiralean pasako da Alegiatik. Martxoaren 31n Amurriotik abiatu eta apirilaren 10ean Donostiara iritsiko den euskararen aldeko lasterketa, hilaren 8an, ostirala, 21:40 aldera iritsiko da Alegiara Ikaztegietatik. Kalegoratik Tontokalera heldu eta Larraitz auzo aldera egingo du, Errotara iritsi eta Altzoruntz jarraitzeko.

Eguna girotze aldera, hainbat ekitaldi antolatu dira. 19:00etan Sutarri dantza taldeak ‘Dantza Soinu’ ikuskizuna eskainiko du zinean. 20:15ean zahagiardoa egingo da plazan eta 21:40ean Korrika 22 pasako da Alegiatik. Korrika apur bat egin ostean, 23:00etan Afu eta Lukiek taldeen kontzertuak izango dira plazan.