Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
17:00etan hasiko da eta Intxurre elkartearen 50. urteurreneko ekitaldien baitan kokatzen da neurketa

2022·04·04


Intxurre elkartearen 50. urteurreneko ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Iragan ostiralean Oinatz Bengoetxearen partida bat ikusteko aukera izan zen Elorri pilotalekuan eta larunbat honetan, apirilak 9, futbol partida berezi bat jokatuko da Elorri zelaian. Intxurreko eta Realeko gizonezkoen beteranoen taldeak elkarren aurka ariko dira 17:00etatik aurrera.

Duela hainbat urte bi taldeetan aritutako jokalariak berriz ere zelaian ikusteko aukera izango da eta elkartearen urteurreneko ekitaldirik seinalatuenetariko bat izango da.

Partidaz gain, egunean zehar puzgarriak izango dira futbol zelaiaren inguruan, txikienek ere egun berezi horretaz gozatzeko aukera ere izan dezaten.