Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ostadarren kantxan 47 eta 84 irabazi zuten alegiarrek eta itzulerako partida larunbatean 13:00ean jokatuko da Elorrin

2022·04·04


Elorri Aldapak modu oso onean ekin dio kopako ibiliari. Final zortzirenetako joaneko partida jokatu zuten alegiarrek larunbatean Lasarten Ostadarren aurka eta 47 eta 84 irabazi zuten, goitik behera nagusi izan ziren neurketan. Talde lan aparta egin zuten Elorri Aldapakoek defentsako lan sendo batean oinarrituta eta horrek erasoan eroso aritzeko bidea zabaldu zien, errenta bikaina eskuratuz.

Kanporaketako itzulerako partida larunbatean, apirilak 9, jokatuko da 13:00ean Elorri pilotalekuan. Alegiarrek ondo bidean final laurdenetarako txartela lortu behar dute eta bertan Astigarragako Mundarroren eta Andraitzen arteko kanporaketako irabazlea izango dute zain. Ohi bezala, hirukoaren jokoa ere izango da atsedenaldian.