Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bi partida izango dira ostegunean eta bost ostiralean, gizonezkoen eskuz binaka zein lau t’erdikoak

2022·04·05


Ostegunean eta ostiralean Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira Elorri pilotalekuan. Ostegunean bi partida izango dira 18:05ean hasita eta ostiraleko jaialdian bost neurketa ikusi ahal izango dira, 18:15ean hasita. Bi egunetan gizonezkoen eskuzko partidak jokatuko dira, binaka zein lau t’erdian. Ondokoa da partiden zerrenda:

Apirilak 7, osteguna, 18:05ean:

Gipuzkoako binakako txapelketa

-Gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-EPLE.

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa

-Gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Otegi (Intxurre)-Deskarga (Hernani)

Apirilak 8, ostirala, 18:15ean:

Gipuzkoako lau t’erdiko txapelketa

-Gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Soraluze.

-Gizonezkoen kadeteen lehen maila: Murua (Intxurre)-Egaña (Azkoitia).

-Gizonezkoen kadeteen bigarren maila: Collado (Intxurre)-Alberdi(Hernani).

-Gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Onsalo (Intxurre)-Aranburu (Oiarpe).

-Gizonezkoen nagusien lehen maila: Zubeldia (Intxurre)-Usandizaga (Gazteleku).