Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Korrika 22 Alegiara iritsiko den eguneko egitarauaren baitako ekintza izango da

2022·04·06


Sutarri dantza taldeak ‘Dantza Soinu’ ikuskizuna eskainiko du apirilaren 8an, ostirala, 19:0etan Elizpe zinean. Hasiera batean gaueko 22:00etarako zegoen iragarrita emanaldia baina ordu buelta horretan Korrika 22 Alegian izango denez, emanaldia aurreratzea erabaki dute. Dantza taldeko kideek prestaturiko emanaldi berriaren estreinaldia izango da ostiralekoa eta sarrera doakoa izango da.