Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Kadete eta infantil mailetako mutilak izango dira neurketa horietako protagonistak

2022·04·06


Intxurreko kadete eta infantil mutilen partidak ikusi ahal izango dira asteburuan Elorri zelaian. Kadeteek igoera faseko lidertza sendotu nahiko dute igandean 18:00etatik aurrera Vasconiaren aurka. Iragan igandean bina berdindu zuten alegiarrek Astigarragako Mundarroren aurka. Infantilek berriz, ez zuten partidarik izan Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbateko eskola kirolaren kanpoko jarduerak bertan behera utzi ostean. Larunbatean 10:00etan kopako partida izango dute Beasainen aurka.

Bestelakoan, erregionalek galdu egin zuten 2 eta 1 Amara Berriren aurka igoera fasean. Bederatzigarrenak dira eta larunbatean 19:30ean azken sailkatua den San Marcialen zelaian ariko dira. Gorengo mailako neskek ez zuten partidarik izan eta larunbatean 17:30ean Andoainen izango dute kopako partida. Jubenil mutilek 7 eta 0 irabazi zuten Hernaniren aurka kopan. Bigarren postuan daude eta hirugarren dagoen Ordiziaren zelaian ariko dira larunbatean 15:30ean. Azkenik, infantil mailako neskek hiruna berdindu zuten Seguran eta kopako multzoko seigarrenak dira, igandean 11:15ean Danena liderraren zelaian jokatu aurretik.