Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
11:30ean abiatuko dira eskolatik eta maila ezberdinetako ikasleek ibilbidearen zati ezberdinetan eramango dute lekukoa

2022·04·07


Apirilaren 8an, ostirala, iritsiko da Korrika 22 Alegiara. Martxoaren 31n Amurriotik abiatu zen euskararen aldeko lasterketa ostiralean 21:40 aldera iritsiko da Alegiara eta iritsiera horren bueltan hainbat ekitaldi antolatu dira. Dena den, arratsaldekoez gain, goizean zehar ere izango da Korrikarekin loturiko ekitaldirik Alegian.

Ohi bezala, Korrika 22ren iritsiera hori girotze eta berotze aldera, Alegiako Herri Eskolako eta Aralar Institutuko ikasleek Korrika Txikia ospatuko dute. 11:30ean eskolatik abiatu eta ikasleek eta Larraitz auzoa,  ibai ondoko pasealekua, Kalebehera eta Kalegora zeharkatuko dituzte eskolara itzuli aurretik. Adin ezberdineko gaztetxoek ibilbideko zati ezberdinetan zehar eramango dute lekukoa.

Herritarrei Korrika Txikiarekin bat egiteko deia egiten zaie, goizean txikienekin biziko dena, iluntzean Korrika 22rekin biziko denaren aurrekari ederra izango delako.