Web edukia bistaratu
Apirilaren 11tik 13ra arratsaldez soilik egongo da zabalik, 15:00etatik 21:00etarako ordutegian
2022·04·08
Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko ordutegiak aldaketa batzuk izango ditu aste santuan. Apirilaren 11tik 13ra, biak barne, arratsaldez soilik egongo da zabalik, 15:00etatik 21:00etara. Apirilaren 14tik 18ra itxita egongo da eta apirilaren 19an ohiko ordutegia berreskuratuko du, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etara.
Kultur etxea zabalik dagoen egunetan gimnasioko erabiltzaileek txartelekin sartu ahal izango dute 8:00etatik 21:00etara. Itxita dagoen egunetan, gimnasioa ere itxita egongo da.
Liburutegiak normaltasunez eskainiko du zerbitzua kultur etxea irekia dagoen egunetan.