Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Rezusta izango du multzokide eta beste biak Jaka-Irribarria eta Laso-Peña II kanporaketetatik aterako dira

2022·04·11


Iñaki Artolak apirilaren 23 eta 24ko asteburuan ekingo dio buruz buruko lehen mailako txapelketari. Alegiarrak iaz finalerako txartela lortu zuen baina lesio batek eragotzi zion final handia jokatzea. Aurtengoan final laurdenetan ligaxka bat jokatuko da eta bertan ekingo dio lehiari Artolak. B multzoan izango da alegiarra Rezustarekin batera eta multzoko beste bi pilotariak asteburuan jokatuko diren Jaka-Irribarria eta Laso-Peña kanporaketetatik aterako dira. Final laurdenetako ligaxkak hiru jardunaldi izango ditu eta multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietan izango dira. Finala maiatzaren 29an jokatuko da Iruñean.