Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
10:30ean hasiko da, adin guztietako herritarrentzat izango da eta izena emateko azken eguna apirilaren 20a izango da

2022·04·12


Iragan udazkenean ekin zioten Alegiako Mendi Asanbladak eta Mattin Gizarte Abenturak gazteen ekintzailetza sustatzeko elkarlanari. Hainbat hilabeteko lanaren ostean, elkarlan hori hasi da fruituak ematen. Gazteek mendi ginkana bat antolatu dute apirilaren 22rako, ostirala. Goizeko 10:30ean hasita haur, gazte zein helduei zuzenduriko egun osoko plan bat prestatu dute. Plazan elkartuko dira eta eraman beharreko bakarra kirola egiteko arropa eta bazkaria dira.  

Izena emateko modu ezberdinak daude. Egunean bertan eman ahal izango da 9:30ak aldera, internet bidez lotura honetan eta kultur etxean ere bai, apirilaren 20ra bitartean. Parte hartu nahi dutenek bi euro ordaindu beharko dituzte Bizum bidez 608 97 16 40 zenbakira.

Informazio gehiagorako mendi asanbladako kideren batekin jarri zaitezkete harremanetan.