Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Alegiarrek garaipen erosoa lortu zuten Ostadarren aurkako itzulerako partidan ere, 71 eta 40

2022·04·12


Elorri Aldapak kopako final laurdenetarako urratsa eman zuen larunbatean Ostadarren aurkako itzulerako partida ere irabazi ostean. Alegiarrek kanporaketa oso ondo bideratu zuten joanekoan eta itzulerakoan ere garbi utzi zuten talde hobea direla. Lehen bi laurdenetan markagailuan aldea zabaltzea lortu zuten alegiarrek eta ondorengo bietan aldeari eustera mugatu ziren, 71 eta 40ko azken emaitzak erakusten duen moduan.

Gauzak horrela, Elgoibarko Modelos Modelberri izango du aurkari Elorri Aldapak final laurdenetan. Elgoibartarrek Beasaingo Arri BKL Gaztelu taldea kanporatuta lortu dute aurrera egitea. Lehen faseko ligaxkan multzoko hirugarren postuan amaitu zuten.

Lehiaketak bi asteko etena izango du orain aste santuko oporrak direla eta. Final laurdenetako joaneko partida maiatzaren 1ean, igandea, 12:00etan jokatuko da Elgoibarren.