Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Iskiña eta Hilario Berri eman daiteke izena eta taldeko 30 euro ordaindu beharko dira

2022·04·13


Aurten ere egingo da Santoxen omenezko futbol txapelketa. Alegian izen eta izan handia duen txapelketa da eta 2022ko ekitaldia prestatzen ari dira antolatzaileak. Apirilaren 22ra bitartean eman ahal izango dute izena parte hartu nahi duten taldeek. Iskiña eta Hilario Berri tabernetan eman daiteke izena eta talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu izena ematerako unean. Horrekin batera, taldearen izena eta harremanetarako telefono bat ere eman beharko dira.