Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Ekarpen edo proposamenen bat duten herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten zaie

2022·04·19


Uztailaren 14tik 17ra ospatuko diren Alegiako jaietako egitaraua antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du Festa batzordeak gaur, asteartea, 18:00etan kultur etxean. Herritar guztiei gogorarazi nahi zaie batzordeko ateak irekita daudela festetarako ekitaldiren bat proposatu nahi duen edo festen antolakuntzan esku bat bota nahi duen ororentzat.

Egitaraurako ekarpen edo proposamenen bat duen herritarren batek ezingo balu bilerara joan, beste hainbat bide ditu bere proposamena helarazteko. Alde batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzi dezake. Bestetik, Alegia APP gailu mugikorretarako aplikazioko ‘Idatzi Udalari’ aukera baliatu dezake eta azkenik, Udal webguneko iradokizunen atala erabili dezake.

Festa batzordetik herritarrei jaien antolaketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen zaie. Orduan eta ekarpen gehiago, orduan eta egitarau anitz eta oparoagoa antolatu ahal izango da.