Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Bidaia aprobetxatuz Salamancako eta Extremadurako hainbat leku bisitatuko dituzte igandera bitartean

2022·04·19


Txintxarri abesbatza Espainian barrena ibiliko da datozen egunetan. Bihar, asteazkena, abiatu eta igandera bitartean Salamancako eta Extremadurako hainbat hiri eta herri bisitatzeko aukera izango dute, kontzertu baten aitzakian. Izan ere, abesbatzak emanaldi bat eskainiko du Caceresko Hervas herrian ostiralean 20:00etan. Denetariko abestiak biltzen dituen kantu zerrenda osatu du abesbatzak emanaldirako eta noski, euskal kantuak ere eskainiko dituzte.

Bidaia hau lehenago egitea zen Txintxarriko kideen asmoa baina pandemiak atzerarazi du. Azkenean ordea, egiteko moduan izango dira eta igandera bitartean Salamanca, Caceres, Trujillo, Granadilla eta Hervas ezagutzeko aukera izango dute, bai abeslariek eta baita bidaia aprobetxatuz beraiekin batera joango diren ingurukoek ere.