Web edukia bistaratu
Bere lan bat antzezteko taldetxo bat osatzen ari da eta interesatuta leudekeen herritarrak bilerara joatera animatu nahi dira
2022·04·20
Inaxio Begiristainen jaiotzaren mendeurrena ospatzen da 2022an. Hain data seinalatua ospatze aldera, Kultura batzordea ekintza ezberdinak antolatzen ari da eta horiei itxura ematen jarraitzeko, bilera ireki berri bat egingo da apirilaren 25ean, astelehena, xx:xxean kultur etxean.
Duela aste batzuk eginiko lehen bileran eman ziren aurrerapauso batzuk. Herritar batzuk prest agertu dira Begiristainen obra baten antzezpena egiteko eta hilaren 25eko bileran horren ingurukoak landuko dira. Beraz, antzezpen horretan parte hartzeko gogoz dauden herritarrei bileran parte hartzeko deia egiten zaie eta bilerara ezingo balute joan, kultur etxera deitu edo idatzi dezakete, informazioa jasotzeko.