Web edukia bistaratu
Itzuli orri osora
Udaberriko egitarauaren ingurukoak prestatzen jarraituko dute eta ateak edonorentzat irekita daudela gogorarazten da

2022·04·20


Alegiako Kultura batzordeak datorren astelehenean, apirilak 25, egingo du hurrengo bilera. 18:00etan izango da kultur etxean eta batzordeak udaberriko kultur egitaraua osatuko duten ekitaldien prestaketa lanekin jarraituko du. Batzordetik gogorarazi nahi da bertako ateak irekita daudela esku bat botatzeko prest dagoen edo proposamenen bat duen edonorentzat eta horrenbestean, nahi duenari bertaratzeko gonbitea luzatzen zaio.